Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia|Politika

Zumarragako Udalak 12,5 milioi euroko aurrekontua onartu du

Urretxu eta Zumarraga
2020/02/05
Otamotz
Zumarragako Udalak 12,5 milioi euroko aurrekontua onartu du 2020rako, iazkoa baino %3 handiagoa. PSE-EE alderdiak alde bozkatu du eta EAJ eta Elkarrekin Zumarraga abstenitu egin dira. Osoko bilkura greba egunean izan zenez, EH Bildukoek ez zuten parte hartu. Mikel Serrano alkateak aurrekontua urtarrila amaieran onartzearen arrazoiak azaldu zituen. «Gobernu Planari eta batzordeen egitura berriari egokitu behar izan dugu». Aurrerantzean, udalak hiru batzorde bakarrik izango ditu: Antolakuntza, Herritartasuna eta Lurraldea. Egitura berri hau ere ostegunean onartu zen. Osoko bilkuran parte hartu zuten zinegotzi guztiek aldeko botoa eman zuten. Serranok aurrekontuen lehentasuna babesgabeei, berdintasunari, jasangarritasunari eta bertako ekonomiari babesa ematea dela aipatu zuen. Sail ezberdinetako arduradunek 2020ko egitasmoen berri eman zuten. Rosa Maizak administrazioaren aurrekontua %7 igo dela aipatu zuen: udal langileen soldatak igoko dira, komunikazio plan berria abian jarriko da eta leihatila bakarraren sistema martxan jarriko da udaletxera jotzen duten herritarrei lana errazteko. «Parte hartzeak sail guztietan eragina izan behar du eta gobernuaren eguneroko lana baldintzatu behar du», gehitu zuen. Garapen ekonomikoari dagokionez, aurrekontua bikoiztu egin da. Udalak merkataritzan erreleboa bultzatuko du eta Argixao industrialdeko enpresekin lanean jarraituko du. «Langabezia %10,89koa da. Ia bost puntu jaitsi da 2015etik, baina langabetu askok ez dute prestakuntzarik eta betirako langabezian gelditzeko arriskua dute. Hori dela eta, formaziorako eta kontziliaziorako bekak emango ditugu». Nerea Errastik Gaztedia Plana egingo dela aurreratu zuen. Diagnostikoa gazteekin batera egingo dute. Gainera, 83.000 euro bideratuko dira emantzipaziora. Euskararen sustapenari dagokionez, administrazioan euskararen erabilera bultzatuko dute. Gizarte Zerbitzuen aurrekontua 1,4 milioi eurokoa da. Iaz baino %10 gehiago. 228.000 euro behar gehien dituztenentzat izango dira, 743.000 adinekoei eta mendekoei laguntzeko eta eta 216.000 baztertze arriskuan dauden adin txikikoei laguntzeko. Kultur arloan, maiatzean, ekainean eta uztailean Zumarragako Trikitixaren mendeurrena ospatuko da. Ekitaldi hauetan musika eskolak eta Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak parte hartuko dute. Festei dagokienez, auzoetako festek jasotzen duten diru-laguntza %5 igoko da. Kirol elkarteen diru-laguntza ere %5 igoko da. Gainera, udalak Argixaoko belar artifiziala aldatu nahi du. «Aurten diru-laguntzak lortzen saiatuko gara, obra 2021ean egiteko», esan zuen Serranok. Hirigintzan, igogailu batek eta pasarela batek Esteban Orbegozo auzoa San Isidro eta Elgarrestamendirekin lotuko ditu. Aurrekontua 600.000 eurokoa da eta udalak diru-laguntzak lortzea espero du. Gainera, goialdearen urbanizazioaren bederatzigarren fasea egingo da eta Esteban Orbegozo auzoa berritzeko proiektua egingo da. Oposiziokoen hitzak Elkarrekin Zumarraga alderdiko Ines Benitezek hamabi emendakin eta enplegu plan bat aurkeztu zituztela aipatu zuen. PSE-EE alderdiko zinegotziek proposamen horietako asko aurrekontuetan daudela eta beraien enplegu plana osoagoa dela erantzun zioten. Josu Idigoras, EAJ alderdiko zinegotzia, kezkatuta azaldu zen gastu korronteak %9,23 igo direlako eta dagoeneko aurrekontuaren %46 hartzen dutelako. «Ondorioz, inbertsioak egiteko ahalmen txikia dugu». PSE-EEkoek gastuak herrian hobekuntzak egin direlako igo direla erantzun zioten. «Igogailu bat jartzen badugu, mantenua ordaindu beharra dago».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT