Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Denak bat, ingurumenaren alde

Urretxu eta Zumarraga
2020/02/12
Otamotz
Klima aldaketa mundu mailako erronka da eta denon konpromisoa behar da arazoari aurre egiteko. Goierri garaian argi ikusi dute eta Energia Planean lau udalek, ikastetxeek, Uggasa garapen agentziak, UGLE lanbide eskolak eta aldundiak bat egin dute. Atzo prentsaurrekoa egin zuten 2019an egindako lana aurkezteko. Ekitaldian Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako alkateek, Itziar Salaberria Uggasa garapen agentziako kudeatzaileak, Xabier Arratibel UGLE fundazioko zuzendariak eta Urretxu-Zumarraga ikastolako eta Gainzuri ikastetxeko ikasleek parte hartu zuten. Asensiok eskerrak eman zizkien lankidetzak fruituak ematen dituela erakusteagatik. «Duela hiru urte hitzarmena sinatu genuen Uggasarekin. Gipuzkoan 89 udalerri daude eta horietako 81 halako planak bultzatzen ari dira. Urola Garaia hasieratik dago». Salaberriak Energia Planaren helburua egungo energia eredua aldatzea dela gogoratu zuen. «Lau lerro estrategiko ditu: efizientzia energetikoa, mugikortasuna, energia berriztagarriak eta hondakinen kudeaketa. Lehiakortasun Planean Energia Plana berretsi genuen eta mahai tekniko bat osatu genuen. Bertan, Uggasa, UGLE, udalak eta aldundia gaude. Urtero ekintzak gauzatzen ditugu eta jarraipena egiten diegu eta, gainera, Gipuzkoako energia mahaian parte hartzen dugu». Arratibelek UGLEn egindako lanaren berri eman zuen. «Ikastetxearen estrategiaren ardatzetako bat energia aurreztea da. Gure funtzioa behar formatiboei eta teknikoei erantzuna ematea denez, efizientzia eta kudeaketa energetiko ikastaroa eman genien udal teknikariei. Helburua teknikariek energia kontsumoa murrizteko moduak zabaltzea eta irtenbide iraunkorren alde egitea da. Bestalde, gure eraikinean plaka fotovoltaikoak ditugu, beroketa sistema sektorizatu dugu, isolamendu termikoa jarri dugu…». Tomas Etxaniz Ezkioko alkateak berea bezalako herri txiki batentzat mahai teknikoan parte hartu ahal izatea oso garrantzitsua dela esan zuen. «Arlo teknikoa lantzeko, diru laguntzak lortzeko eta herritarrekin sentsibilizazioa lantzeko balio digu. Ezkiotarrok bi orduko ikastaro batean parte hartu genuen energia nola aurreztu ikasteko. Gainera, argiteria aldatzeko lan egiten ari gara». Udal eraikinak Koldobike Olabide Legazpiko alkateak udal eraikinetan energia aurrezteko egin den lana aurkeztu zuen. Auditoriak egin eta neurriak hartu dira. 2017an Legazpiko Haztegi ikastolan, Latxartegi haur hezkuntza eraikinean, San Juan haur eskolan eta futbol zelaiko aldageletan; Urretxuko pilotalekuan eta kiroldegian eta Zumarragako futbol zelaietan, pilotalekuan eta kiroldegian lan egin zen. Iaz, berriz, Legazpiko kiroldegiko, Urretxuko kultur etxeko eta Zumarragako kultur etxeko instalazio termikoak eta elektrikoak aztertu ziren. Hiru eraikin hauetan pegatinak jarriko dituzte, langileen eta erabiltzaileen artean praktika onak sustatzeko. Mikel Serrano Zumarragako alkateak Argitu izeneko tailerrei buruz hitz egin zuen. «Aldundiak etxebizitza, komertzio eta enpresa txikietan energia kontsumoa murrizteko tailerrak eman zituen. Helburua eraginkortasun energetikoa areagotzea eta pobrezia energetikoa murriztea da. Legazpin 35 herritarrek parte hartu zuten, Urretxu-Zumarragan 21 herritarrek eta Ezkion 16 herritarrek». Jon Luqui Urretxuko alkateak Euronet 50/50 Max metodologiaren berri eman zuen. Metodologia hau ikastetxeek eta udalek aplikatu dute. Horri esker, ikastetxeek askoz ere energia gutxiago kontsumitu dute. Hala, 18 tona CO2 gutxiago isuri dute eta ia 10.000 euro aurreztu dituzte. Sari bezala, diru laguntza berezia eman diete: aurreztutako diruaren erdia. Ikastetxeetako lana Urretxu-Zumarraga ikastolako Oier Aseginolazak eta Aimar Aramendik eta Gainzuri ikastetxeko Maialen Urmenetak eta Ekaitz Guridik energia aurrezteko egindako lana ezagutzera eman zuten. Ikastolakoek energia talde bat sortu dute, instalazioek nola funtzionatzen duten ikasi dute, leihoen egoerari erreparatu zioten, argiak itzalita uzten zituztela ziurtatu zuten… Gainzurikoek ikasgeletan, pasiloetan eta komunetan arduradunak jarri dituzte ahalik eta energia gutxien kontsumitzen dela ziurtatzeko. Asensiok guztien lan ona txalotu zuen eta, bereziki, ikasleek egindakoa.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT