Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Medikuentzat, ohea doan

Zumarraga

Osasun arloko langileek logelak behar dituzte, ospitaleetatik gertu, etxera itzuli behar ez izateko. Zumarragako Zelai pentsioak bere logelak ospitalearen esku utzi ditu.

2020/04/07
Otamotz

Bizi dugun egoera honetan behar asko sortu dira. Osasun arloko langile askok lo egiteko tokiak behar dituzte, bai etxetik kanpo lan egiten ari direlako, bai etxekoak kutsatu nahi ez dituztelako. Hala, higiezinen agentzia batzuk pisuak doan eskaintzen ari dira eta ostatuen jabeak logelak uzten ari dira. Goierrin ere bada halakorik. Zumarragako Zelai pentsioak bere gelak ospitalean lan egiten dutenen esku utzi ditu.

Zelai pentsioko nagusiak Mikel Etxaniz urretxuarra eta Oscar Ortiz zumarragarra dira. «Alarma egoerarekin pentsioa itxi genuen. Ospitaleko zuzendariari eskaini genion eta eskaintza oso pozik hartu zuen. Asko pozten gaitu lagundu ahal izateak. Izan ere, ospitaleko langileak sekulako lana egiten ari dira eta guztion babesa behar dute. Meritu handia dute. Izan ere, lanean kutsatzeko arriskua dute eta ondoren beraien senitartekoak kutsa ditzakete. Arrisku hori eduki arren lanera joaten jarraitzeak meritu handia du. Hori dela eta, guztiok ahal dugun neurrian lagundu beharra dugu », aipatu du Etxanizek.

Pentsioko eguneroko martxaz Toñi Sanchez arduratzen da. «Zazpi logela ditugu, baina bitan etxera bueltatzerik izan ez duten bi langile ditugu. Hala, ospitalekoei bost logela eskaini dizkiegu. Bakoitzean mediku bat dugu. Txandaka lan egiten dute eta hona atseden hartzera etortzen dira. Joan zen astean hartu genituen eta pixkanaka lan egiteko modua doitu dugu. Beraiek erabilitako izarak eta toailak jasotzen dituzte eta guk garbitu egiten ditugu. Doan, noski. Matia fundaziokoek ere logela eske deitu dute».

Sanchez ere pozik ageri da lagundu ahal duelako. Gainera, pentsioa zabalik edukitzeak bizipoza ematen dio. «Garbiketa lanak egitera etortzen naizenean, atea zabalik uzten dut. Pentsioa zabalik ikusteak indarra ematen dit. Izan ere, egoera hau oso gogorra da».

Gainera, lan asko galdu dute. «Martxoan eta apirilean dena hartuta genuen. Sagardotegietara etortzen diren kanpoko kuadrilla asko hartzen ditugu. Madrildik, Logroñotik, Burgosetik… etortzen dira. Sagardotegian bazkaldu ondoren, arratsaldeko poteoa hemen egiten dute. Aste Santuan, berriz, familia asko etortzen dira. Gehienek hemen senitartekoak dituzte eta beraiekin egun batzuk pasatzera etortzen dira. Ondoren, ezkontza eta jaunartze garaia hasten da. Gonbidatu askok gurean hartzen dute ostatu. Horiez guztiez gain, langileak ditugu. Errepideetan, obretan… lan egiten duten askok, hemen ematen dute astea. Ea lehenbailehen errutinara itzultzen garen», dio Sanchezek.

‘Emergency Home’ sarea

Etxaniz, Zelai pentsioko bazkidea izateaz gain, Etxarre higiezinen agentziako nagusia ere bada. Iban Tambasco italiarrak Emergency Home sarea sortu zuen eta Etxarre sarean sartu da: hutsik dauden pisuak dituztenekin harremanetan jartzen dira eta etxebizitza horiek osasun arloko langileei uztea proposatzen diete.

Pisuen jabeek eta higiezinen agentziek ez dute ezer kobratzen zerbitzuaren truke, noski. «Bere lantokitik gertu etxebizitza bat behar duen osasun arloko langilea emergencyhome.help webgunean sartu behar da eta bere datuak eman. Ondoren, bertako higiezinen agentzia batek beretzako etxebizitza bat bilatuko du, doan. Horretarako, etxe jabeei etxea doan uztea proposatuko die. Jende askok ezetz esaten digu, baina beste batzuk baietz. Etxea uzteko prest dauden jabeak ere emergencyhome.help webgunera jo dezakete, beraien burua eskaintzeko. Ondoren, gu beraiekin harremanetan jartzen gara etxebizitzaren baldintzak ezagutzeko».

Etxanizek eskaera handiena Gasteizen, Bilbon eta Donostian dagoela aipatu du. «Bertan lan egiten duten osasun arloko langileentzat etxebizitzak bilatzen ari naiz. Hemen ez dut eskaerarik jaso, baina ez litzateke gaizki egongo bi etxebizitza dituzten goierritarrek ere beraien etxeak uztea, badaezpada ere», amaitu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
3

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
6

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT