Zumarragan 11 positibo gehiago zenbatu ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak azken 24 orduetan, eta hiru gehiago Urretxun.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak argitaratu duen txostenaren arabera, 14 positibo gehiago atzeman dituzte azken 24 orduetan Zumarragan eta Urretxun. Zumarragan 11 lagunek eman dute Covid-19aren testan positibo eta 3k Urretxun. Guztira 55 positibo kasu daude bi herriotan.
Zumarragako ospitalean 13 pertsona daude ospitaleratuak koronabirusak jota, eta atzo sendagiria eman zioten eri bati.
Euskal Autonomia Erkidegoan 10.772 atzeman dituzte osasun krisia hasi zenetik, horietatik 1.955 Gipuzkoan. Azken 24 orduetan 1.464 test egin dituzte Gipuzkoan: 247k positibo eman dute, 1.217k ez. EAEn 804 herritar hil dira koronabirusak jota.
- Zumarraga ………….… 41 (+11)
- Urretxu……..…………… 14 (+3)