Zumarragan 72 bizilagun daude gaitzak kutsatuta eta Urretxun 17
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak gaur (igandea) argitaratu duen txostenaren arabera Zumarragan eta Urretxun ez dago kutsatu berririk. Zumarraan 72 dira positibo eman dutenak eta Urretxun 17. Ospitalean sei pertsona daude koronabirusarengatik kutsatuta: azken hilabete eta erdiko kopuru txikiena.
