Osasun sailaren txosten ofizialaren arabera, 94 dira bi udalerrietan Covid-19 gaitzak kutsatutakoak. Zumarragako Ospitalean sei lagun daude ingresatuta, eta batek senda-agiria jaso zuen atzo.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak argitaratu berri duen txostenaren arabera, Zumarragan Covid-19ko kasu berri bat atzeman dute azken 24 orduetan. Zumarragan 76 dira hortaz koronabirusak kutsatutakoak, eta Urretxun 18, denera 94.
Albiste onik ere izan da. Zumarragako Ospitalean herenegun baino pertsona bat gutxiago dago ingresatuta, eta sei dira zaintzapean jarraitzen dutenak.