Gipuzkoako izaera publikoko 65 zentroetan 167 lagun hil dira eta 358 sendatu
Zumarragako Argixao adineko egoitzan ez dago koronabirus kasurik. Hala jakinarazi du aldundiak, prentsara bidalitako ohar baten bidez.
Gipuzkoako izaera publikoko 65 zentroetan 167 lagun hil dira guztira koronabirusagatik. Gaitzari buelta eman diotenak, berriz, 358 izan dira denera, eta 33k jarraitzen dute diagnostiko positiboarekin.