'Jensen Report' pelikulan egindako lana saritu dute

Juanlu Escudero zumarragarrak aktore onenari saria irabazi du Bangalore-ko (India) film laburen lehiaketan, ‘Jensen Report’ pelikulan egindako lanagatik. Pelikula hau Manuel Macia i Vila kataluniarrak idatzi eta zuzendu du. Protagonista Pedro Alzola (Juanlu Escudero) izeneko gizon bat da. ETAko kide ohi honek 30 urte daramatza desagertuta eta ez daki Espainiako inteligentzia zerbitzuek bera atxilotzeko interesik duten ala ez. Ziurtzat jotzen duena ETA erakundeak bazter utzi duela da. Alzolak baten batek entzutea nahi du, eta Anika Jensen (Dina Rosenmeier) kazetaria bera elkarrizketatzera bidaliko dute. Jensen-ek munstro bat elkarrizketatzera doala uste du, baina elkarrizketa amaitu ondoren, terrorismoari buruzko kontzeptua berraztertu beharko du.