Sarrerak ostiraletik aurrera salduko dira, Urretxuko kultur etxean

Hilaren 11n Iparragirre: bihotzeko Jose Mari lana antzeztuko du Urretxuko Labega aretoan, aforo mugatuarekin. Antzezlan honetako protagonistak Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak dira: ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak… Iparragirreren bizipenen eta XIX. mendearen berri emango dute. Emakumeen rola Joli Paskualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarain aktoreek jokatuko dute. Iparragirreren aulkian, berriz, Angel Unzu gitarra-jotzailea eseriko da.
Sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai: hilaren 4tik 10era (10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) Urretxuko kultur etxean eta hilaren 11n (19:00etatik 20:00etara) Labeaga aretoan.