Biharko saioan Maialen Akizu urretxuarrak parte hartuko du
Aurten Joxe Mari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena da eta ETB1eko Hitzetik Hortzera bertsolaritza saioak ere Urretxuko musikaria omendu nahi du. Larunbat honetako saioan bi bertsolari berari buruz arituko dira: Maialen Akizu Urretxuko estatuaren ondoan arituko da eta Onintza Enbeita Gernikako estatuaren ondoan. Hitzetik Hortzera saioa 21:00etan hasiko da.