Zumarragan 130 positibo atzeman dituzte eta Urretxun 68
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak positibo bat atzeman du Urretxun. Zumarragan ez dago positibo berririk.
Gipuzkoan 87 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 52 izan dira, eta Bizkaian 167. Euskal Autonomia Erkidego mailan 55 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 33 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 286 dira ingresatuta daudenak.