Egunotan banatu diren gonbidapenek hurrengo datarako balioko dute
Urretxuko Udalak hilaren 25ean egitekoa zen Iparragirre 7 ikuskizuna atzeratu egin du, antzezlanaren ekoizpenaz arduratzen den lan taldeak koronabirusarekin lotutako arazoak izan baititu. Gonbidapena jasota zutenek gorde dezatela, hurrengo datan balioa izango du eta.
