Berarekin batera, Erika Lagoma, Iñigo Izagirre, Izarne Zelaia, Jon Martin eta Unai Mendizabal arituko dira
Azaroaren 1ean, 17:30ean, Pello Errota bertso sariketako finala jokatuko da Asteasuko pilotalekuan. Parte hartzaileen artean Amaia Iturriotz urretxuarra egongo da. Berarekin batera, Erika Lagoma, Iñigo Izagirre, Izarne Zelaia, Jon Martin eta Unai Mendizabal arituko dira. Gai-jartzailea Maddi Labaka izango da.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, 5 euroan. Asteasuko Iturri-Ondo eta Patxine tabernetan, Zizurkilgo Iriarte jatetxean eta Villabonako Amasa kafetegian. Finalaren egunean, saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko da txarteldegia.