Klubaren zuzendaritzak oroigarri bat eman dio, lehen taldearekin 300 partida jokatu dituela eta

Ander Badiola Uribesalgo futbol jokalariak Urolarekin 300. partida jokatu zuen joan zen asteburuan. Hori dela eta, klubak oroigarri bat oparitu dio gaur arratsaldean. Oroigarria Amaia Aranburu lehendakariordeak eman dio eta ekitaldian Urolarekin 300 partida jokatu dituzten beste hiru jokalariek parte hartu dute: Iñaki Aranzadik, Matias Sanchezek eta Iñaki Ibarzabalek.