ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen zazpigarren begia Nerea Gabirondok jarri du, pandemia hasi zeneko urtea bete denean, epe horretan bizitakoei jarritako bertsoekin.
Urtebete
· Doinua: Manuel Narruk atzo esan dit
· Egilea: Nerea Gabirondo De la HeraUrte bete da bizi gendula
Lehen konfinamentua
Eta orduztik sekula aitu ez
Orain den hitz sakartua,
Ondoren zer ta deseskalada
Gu guztion meritua
Beranduago etxeratzea omen zan ta delituaUztailen berriz hegalak eman
Ta ondoren moztu nori,
Oinarrizkoak ez ziruditen
Hamaika lanpostu askori
Baina neurriak guztiontzako
Pentsau balira ze “glori”?
Poltsikoetan zulo berdina
Utziko zigun denoriAgintzeak ez du esan nahi noski
Eskubide guztin jabe,
Egoera on eta txarretan
herria beti zutabe,
Herriarentzat herriagatik
Zaudete hor burujabe
Behingoagatik elkartasuna
Xoxak kontun euki gabeSinesgaitza izan da guztiontzako
Urte luze ta astuna,
Baina bestetan bezela ere
Adio tunel iluna,
Halare garbi geratu zaigu
Datorren etorkizuna
Aurrerantzean ondo pentsatu:
Zerk duen lehentasuna