Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Lehen olinpikoa... eta Txillidaren osaba

Zumarraga

Gaur Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldia izango da Tokion. Jokoetara joan zen lehen goierritarra Antonio Juantegi futbolari zumarragarra izan zen. 1924an Parisen egin ziren jokoetan parte hartu zuen.

2021/07/23
Otamotz

Gaur 13:00etan Tokioko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldia hasiko da. Kirol ekitaldi garrantzitsuenean mundu osoko kirolariek parte hartzen dute, lau urtean behin. Goierritarrek ere bere tokia dute Olinpiar Jokoen historian. Aurten, bik parte hartuko dute: Gorka eta Ion Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrek. Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen goierritarra, berriz, Antonio Juantegi Eguren futbolari zumarragarra izan zen: 1924an Parisen egin ziren jokoetara joan zen.

Juantegi Zumarragan jaio zen, 1898ko apirilaren 4an. Bere ama, Juana Eguren Jauregi, urretxuarra zen (Intxenea baserrikoa, egun Aparizio auzoan) eta bere aita, Juan Pedro Juantegi Olano, donostiarra. Aitaren aldeko aitona Frantzian jaio zen eta amona, berriz, Azpeitian. Amaren aldeko aitona-amonei dagokienez, aitona Urretxukoa zen eta amona Antzuolakoa.

Juan Juantegi eta Juana Eguren 1891n ezkondu ziren Zumarragan eta Antonio jaio aurretik hiru alaba izan zituzten. Senar-emazte hauek Secundino Esnaola kalean bizi ziren (garai hartan Calle de la Estacion) eta Paraiso hoteleko nagusiak izan ziren. Ondoren, XX. mende hasieran, Donostiara joan ziren. Bertan, lehenengo Biarritz hotela erosi zuten eta ondoren Niza hotela eraiki zuten. Hotel honetako saloian Juantegiren eta Egurenen erretratuak ikus daitezke.

Realean eta Espanyolen

Gurasoek ostalaritza munduan lan egiten zuten, baina semeak futbolean eman zituen lehen pausoak. 1922an Realarekin fitxatu zuen. 1926a arte jokatu zuen talde txuri-urdinean. 20 gol sartu zituen, 47 partidatan. Ondoren, Bartzelonako Espanyol taldearekin fitxatu zuen.

Gainera, 1924ko joko olinpikoetara joan zen, Espainiako selekzioarekin. Zumarragakoa Realeko ordezkari bakarra izan zen.

Joko haiek Parisen izan ziren. Lau urte lehenago, Anberesen, Espainiako selekzioak zilarrezko domina lortu zuen eta konfiantzaz gainezka joan ziren. Baina lehen kanporaketan, maiatzaren 25ean Italiaren aurka jokatutakoa, kalera joan ziren. Juantegi ez zen hamaikakoan zelairatu eta garai hartan aldaketarik egiten ez zenez, ez zuen minutu bakar bat jokatu.

Handik hilabete batzuetara arantza atera zuen: Austriaren aurka lagunarteko partida jokatu zuen, abenduaren 21ean, Bartzelonako Les Corts futbol zelaian. Espainiako selekzioak 2 eta 1 irabazi zuen eta lehenengo gola Juantegik sartu zuen, 3. minutuan.

Futbol mundua gaztetan utzi behar izan zuen, ordea. Izan ere, bere amak familiaren hotelen ardura hartzea nahi zuen. Horretan lan egin zuen. 1966an hil zen. Lau seme-alaba eduki zituen eta hiru bizi dira: Juan Antonio, Fernando eta Maria Cristina.

Dirudienez, Juantegitarrek futbolerako gaitasun berezia zuten: Antonioren arreba baten semea ere futbolaria izan zen.

Juan Juantegik eta Juana Egurenek hiru alaba eduki zituzten futbolaria izango zena mundura ekarri aurretik. Hiruak Zumarragan bataiatu zituzten. Horietako bat, Carmen (Luisa Antonia  Carmen Valentina), Pedro Txillida donostiarrarekin ezkondu zen eta hiru seme eduki zituzten. Horietako bat, Eduardo, Realeko atezaina izan zen ospe handiko eskultorea bilakatu aurretik.

Joko olinpikoetan parte hartu zuen lehen goierritarra Eduardo Txillidaren osaba zen, beraz.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT