'A todo tren' filmarekin hasiko du denboraldia Zelai Arizti aretoak, asteburuan. Zineklub saioak ere ez dira faltako.

Zelai Arizti aretoko zine denboraldia asteburu honetan hasiko da. A todo tren. Destino Asturias pelikula emango dute, larunbatean 19:30ean eta 22:00etan, igandean 17:00etan, 19:30ean eta 22:00etan eta astelehenean 19:30ean eta 22:00etan. Hilaren 18ko eta 19ko asteburuan Descarrilados eta Space Jam: aro berria emango dituzte eta hilaren 24an, 25ean, 26an eta 27an Maixabel.
Asteburuko ordutegia:
- Irailak 11, larunbata: 19:30 eta 22:00
- Irailak 12, igandea: 19:30 eta 22:00
- Irailak 13, astelehena: 19:30 eta 22:00
Bestalde, irailarekin batera, zineklub denboraldia ere hasiko da Zelai Ariztin. Hilaren 17an, Las cosas que decimos, las cosas que hacemos filma izango da ikusgai, eta hilaren 23an, Overseas filma.