
Joseba Azpiazuren oroimenezko eskubaloi txapelketa larunbat honetan jokatuko da, Ispilla kiroldegian. Aurten, lehenengoz, emakumezkoek ere parte hartuko dute. 16:00etan Urolaren nesken lehen taldeak Elgoibarren aurka jokatuko du eta 18:00etan Urolaren mutilen lehen taldeak Eibarren aurka.