
Nicolas Alustiza txirrindulari zumarragarrak Laboral Kutxa taldearekin fitxatu du. Laboral Kutxa afizionatu mailako taldea Euskaltel-Euskadiren bigarren taldea da. Alustizak Goierri kirol elkartearen taldeetan aritu da orain arte eta datorren denboraldia lehenengoa izango du 23 urte azpikoen mailan.
Aurten primerako denboraldia osatu du. Denboraldi hasieran lasterketa ugari irabazi zituen, baina ondoren lepauztaia hautsi zuen. Zorionez, primeran osatu zen. Abuztua amaieran Beasaingo proba entzutetsua irabazi zuen eta ondoren Lierniko bi lasterketak eta Oñatikoa irabazi zituen.