Larunbatean, 11:00etan, Gipuzkoako mendebaldeko lau t’erdiko txapelketako finala jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan. Finala Beloki Pilota Kirol Elkarteko bi pilotarik jokatuko dute: Josu Vianak eta Beñat Agirrek.
Bestalde, larunbat arratsaldean, 17:15, haurrentzako Zumarraga Hiria txapelketako finalak jokatuko dira Beloki pilotalekuan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide