Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

EH Bilduren iritzia Urretxuko aurrekontuei buruz

Urretxu
2022/12/05
Otamotz

Urretxuko Udalak 2023ko aurrekontuak onartu zituen osteguneko osoko bilkuran. Alderdi guztiek alde bozkatu zuten. EH Bilduk idatzi bat igorri du, aurrekontuen inguruko iritzia azaltzeko.

“Urretxuko EH Bilduk hasieratik izan du, udal aurrekontuen bitartez, urretxuarren alde lan egiteko eta guztion ongizatea lehenesteteko asmoa. Horretarako, akordioetara iristeko borondatea izan dugu 2023ko aurrekontuen prozesuan, legegintzaldi osoan egin dugun bezala. Izan ere, gure prestutasuna adierazi dugu udal gobernuak aurkeztutako aurrekontu proiektuari gure ekarpenak egiteko, batez ere herritarrek eurek helarazi dizkiguten proposamenak izan baitira mahai gaineratu ditugunak, argi baitugu udal jarduna herritarrekin eta herritarrentzat egin behar dugula.

Hori horrela izanik, proposamen ugari aurkeztu ditugu, gure ekimenez osteguneko udalbatzan onartu zirenak:

  • Jose Mari Lasa plaza, Aldiri kiroldegia eta Nekolalde kaleko aurrealdeko zona berria oinezkoentzat oso arriskutsu geratu da, iaz egin zen obra berriaren ondoren. Oinezkoen segurtasuna bermatze aldera, eremu guztia peatonalizatzearen proposamena egin dugu, Mugikortasun ekintza planean lehentasunezko eremu moduan txertatzea lortu dugu.

  • Euskaraldia amaitzera doan honetan, Urretxun euskararen erabilera areagotzeko partidak gehitzea lortu dugu, Zintzo Mintzoren bekaren proiektuaz gain.

  • Gipuzkoako Batzar Nagusietan Energi beharren mapa egitea adostu dugun moduan, Urretxuk duen behar energetikoen diagnosi bat egingo da, aurrezpen energetikoa gauzatzeko helburuarekin, etorkizunean hartu beharreko erabakiak modu estrategikoan har ditzagun. Udal eraikinez gain, Urretxuko etxeetan eta enpresetan dagoen energia gastu eta CO2 kopurua aztertzeko eta etorkizunerako ekoizpen beharra zein izan daiteken jakiteko erabiliko da.

  • Landa garapenean, krisi klimatikoak eta beste horrenbeste krisi egoerak sortutako ondorioengatik herriko ustiategietako eta baserrietako abereentzat belarren beharren gaiari buruzko dirulaguntzaren proposamenaren irizpideak aztertu eta baldintzak zehaztuko dira.

  • San Martin auzoko eskaera ezberdinak doituko dira eta Abenidako eszenatokia erabilgarriagoa izan dadin hobekuntzak egingo dira.

  • Aldiri II proiektuaren gauzatze kronograma jasoko dugu, herritar zein eragileek erabileraren gaineko proposamenak egin ditzaten eta horien araberako lanak egin ditzaten.

  • Mantxinporta zonaldean, Gurutze auzoko etxebizitzetako zonaldean dagoen Berriotxoako triangeluan kokatuko den proiektu berria kontuan izanik, oinezkoentzat zubi berri baten bidez beste aldeko bidegorrirako lotura egitea lortu dugu. Orain udal gobernuak hori gauzatzeko kudeaketa egin beharko du Ura agentziarekin eta Zumarragako udalarekin.

  • Labeaga Aretoaren egoera ikusirik, Urretxuko Udal gobernuak areto honen egokitzapena aztertzeko beharrezko eskaerak egingo ditu eta partida berri eta propio bat sortuko du, aurreproiektu bat egiteko.

    Horrez gain, Auzobusa iristen ez den eta barreiaturik dauden auzo eta baserrietara joateko euro-taxiaren proposamenari udal gobernuak ezetza eman dio, baina mugikortasun plan berrian jorratzeko konpromisoa hartu dugu Urretxuko EH Bildutik.

Bestalde, aurrekontu hauek ur zerbitzuaren esleipenaren partida jasotzen dute, eta argia da Urretxuko EH Bilduk uraren kudeaketari buruz azken urteetan izan duen postura, azkena udal ordenantzen debatean azaldu genuena: ura bezalako oinarrizko zerbitzu batek publikotasunerako bidea hartu behar du. Udal gobernuaren erabaki politiko bat medio, Urretxuko herritarrek ura inguruko herri eta bailaratakoek baino garestiago ordaintzen dute, nahiz eta tasak izoztu.

Azkenik, Pagoetako proiektuarekin audaziaz aritzeko momentua iritsi dela uste dugu. 2011- 2015 legegintzaldian, herrian garai hartan zegoen ekipamendu faltari erantzun integral bat emateko helburuarekin, EH Bilduk abiatutako proiektua da egun martxan jartzen ari direna. Edozein kasutan, tamainako proiektu batek, obren eta ekipamenduen akondizionamenduaz harago, proiektu eta plan integral bat behar dute. Plan horren diseinuan inguruko auzotarrek, eragile kulturalek, kiroletakoek zein sozialek parte hartu beharko lukete. Urretxuko herritarrek, finean. Eta hori da faltan botatzen duguna, gaur gaurkoz erabilera ereduaren inguruko lanketarik ez da gauzatu, eta horretan sakontzea ezinbestekoa da.

Urretxuren alde eta urretxuarrentzat, 2023ko aurrekontuei babesa eman diegu, alderdi bakoitzaren ekarpen ezberdinak balorean jarriz baina kontuan izanik aurrean ditugun erronkek egiturazko neurri eta proiektuak behar dituztela, komunitatea ehuntzen jarraitu eta herritarren ongizatea lehenetsiz”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT