ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Maialen Akizuk ere, 'Pasa' bertso sortarekin.
- Egilea: Maialen Akizu
- Gaia: ‘Pasa’
- Doinua: Jardin bat zuretzat
Ukrainako gerra
argia ta gasa
erretakoa basoa
berrituta plaza
finalak, txapeldunak
herria ta masa.
Urtea bukaeran
0hi da errepasa
eta oroitzen dugu
nork ez duen pasa.Ez delako erraza
poza banatzea,
lurrera jausi gabe
berriz altxatzea.
Bertsoz posible balitz
goxatu atzea
egutegiz tokatzen
baita aldatzea
eta kontua ez da
soilik pasatzea