Igone Campos bigarren postuan sailkatu da
Jon Ander Aranburu mendiko eskiatzaile zumarragarrak Bandres-Karolo memoriala irabazi du. Igone Campos, berriz, bigarren postuan sailkatu da.
Proba asteburu honetan jokatu da Izaban. Larunbatean lineako proba egin zuten eta igandean kronoigoera. Bi probetako denborak hartuta, Aranburu gizonezko onena izan zen eta Campos bigarren emakumezko onena.
Aranburuk kronoigoera irabazi zuen, gainera. Euskadiko Kronoigoera Txapelketa izan zen eta, beraz, bera da txapeldun berria.