Ekitaldia larunbatean egingo dute
Urretxuko EH Bilduk Jon Altolagirre alkategaiaren aurkezpena antolatu du larunbat honetarako. Ekitaldia Iparragirre plazan egiteko asmoa zuten, baina azkenean Ederrena pilotalekuan izango da. 12:30ean hasiko da. Amaitzean mokadutxoa egongo da. Herritar guztiei luzatu diete gonbitea.
