Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
ANDONI LUBAKI. GERRA KAZETARIA

«Zentsuran oinarritutako informazioa sinesten ari gara»

Urretxu,Zumarraga

Andoni Lubaki (Urretxu, 1982) gerra kazetariak ‘Ukraina: berunezko egia’ erakusketa irekiko du datorren asteartean Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.

Andoni Lubaki gerra kazetaria. // Argazkia: Asier Zaldua
2023/03/15
Asier Zaldua

Non ibili zara azkenaldian?
Aljerian, Sirian, Iraken, Kurdistanen, Ukrainan, Open Armsen erreskate lanetan Mediterraneoan, Mauritanian, Armenian, Nagorno Karabagen… Urtebetean hamalau naziotan egon naiz.

Enkarguz?
Gaur egun oso medio gutxik ematen dizkizute enkarguak. Izan ere, zerbait gertatzen bazaizu beraiek dira arduradunak. Hori dela eta, gastu guztiak nik ordaintzen ditut: bidaia, etxea, itzultzailea, satelite bidezko konexioa… Ondoren nire lana saltzen ez badut…

Dagoeneko zure lana oso ezaguna da eta ez duzu egindakoa saltzeko arazorik izango.
Hamabi urte daramatzat ofizio honetan. Euskal Herriko Foku agentziarekin eta Amerikako Estatu Batuetako Sipa USA agentziarekin tratua egin nuen. Azken hori Washington Post eta Newsweek-en agentzia da. Joan aurretik badakit Garak nire lana erosiko duela. Azkeneko sei urteetan ez dit ezezkorik esan. Washington Post-en ere nire lan asko argitaratu dituzte. Tratua ona da beraientzat ere, ez baitute gasturik ordaindu behar. Hori dela eta, eskuzabaltasunez ordaintzen didate.

Zenbat denbora egon zara Ukrainan?
Otsailaren 3an sartu nintzen eta martxoaren 5ean atera nintzen.

«Gaur egun oso medio gutxik egin dizkizute enkarguak. Izan ere, zerbait gertatzen bazaizu beraiek dira arduradunak»

«Jendeak ze informazio gutxi duen ikusteak harritu egiten nau. Hona iristen den informazioa Ukrainako Defentsa ministerioak esaten duena da»

Non egon zara?
Donbassen. Gerraren hasieraren lehen urteurrena zen eta banekien kontratua duten kazetariak Kieven geldituko zirela. Kiev oso segurua da. Hilean behin-edo lehergailu batzuk erortzen dira, baina ez dira erdigunean erortzen. Baina ni nire kabuz aritzen naiz eta ezin dut gainontzeko guztiek eskaintzen duten gauza bera eskaini.

Zein da egoera Donbassen?
Jendeak ze informazio gutxi duen ikusteak harritu egiten nau. Hona iristen den informazioa Ukrainako Defentsa ministerioak esaten duena da. Hori ez da zalantzan jartzen. Errusiak diona gezurra dela esaten da beti. Zentsuran oinarritutako informazioa sinesten ari gara. Russia Today eta gainontzekoak blokeatu egin dituzte eta onartu egiten dugu. Liman hiritik ihes egin behar izan nuen errusiarrak iristen ari zirelako. Limaneko azken irudiak grabatu nituen, AEBkoei bidali nizkien eta konprobatzeko esan zidaten. Ni bertan nengoen! Bi egun beranduago Ukrainako Defentsa ministerioak Liman Errusiarren esku zegoela onartu zuen. Beste behin, errusiarrek artilleria arina bota zutela ikusi nuen. Horrek infanteria gertu zegoela esan nahi du. Ez zidaten esaten utzi, Ukrainako Defentsa ministerioak hori ez zela hala esan zuelako. Kazetarioi ematen dizkiguten mapak ez dira fidagarriak. Ukrainak mapetan jartzen duena baino lurralde gutxiago du.

Errusia diotena baino indartsuago dago, beraz.
Errusia indartsu dabil. Tonto moduan irudikatzen dituzte, baina ez dira tontoak. Tontoak balira, ez lirateke irabazten egongo. Leopard tankeak bidalita gerra bukatuko dela dirudi, baina errusiarrek hegazkinak dituzte eta badakite gerra nola egin. Eta gogoratu dezagun errusiarrek soldaduen %5 bakarrik mobilizatu dutela. Gezurra esanda etsaiari gizatasuna kentzen diogu eta iritzi publikoa manipulatu egiten dugu.

Noiz eta nola bukatuko da gerra? Susmorik badaukazu?
Nire ustez, ukrainarrek ez dute ezer esateko gerra honetan. NATO, AEB eta Errusiaren arteko gerra da. Bi inperialismok Ukrainan talka egin dute eta hitzarmen batekin amaituko da. Errusiak guri salduko digutena baino gehiago irabaziko du. Errusia gerra hau irabazten ari da. Hori da nire titularra. [Volodimir] Zelenskik gerra irabazten ari direla eta 25.000 hildako izan dituztela dio. Bertako soldaduekin egon naiz eta hildakoak 150.000 direla esan didate. Israelek gauza bera esan zuen. Benetako egoera zein den egiaztatzen saiatzen naiz, nahiz eta arriskutsua eta garestia den. Hori dela eta, sekulako amorrua sentitzen dut nire begiekin ikusi dudana ez dela hala diotenean. Bajmuterako bidea moztuta dagoela frogatu dut. Argazkiak ditut eta Ukrainako defentsa ministerioak argazkiak ez direla bertakoak dio.

«Nire ustez, ukrainarrek ez dute ezer esateko gerra honetan. NATO, AEB eta Errusiaren arteko gerra da»

«Bakegilearen itxura eman eta sekulako negozioa egiten ari da. Baita AEB ere. Egun kontsumitzen dugun gasa AEBtatik dator»

Zergatik piztu zen gerra hau?
2014an, [Viktor] Yanukovich proerrusiarrak Ukrainako hauteskundeak irabazi zituen botoen %60arekin. Garai batean Ukraina proerrusiarra zen. Eta Donbass oso-oso proerrusiarra da. Baina Ukraina goxoki bat da: ikatza, gasa, petrolioa, litioa, landa lur onak… ditu. Ukraina Europako aletegia da. Hori dela eta, estatu kolpe bidez beste lehendakari bat jarri zuten eta honek alderdi komunista eta sindikatuak ilegalizatu zituen. Odessan sindikatuetako jendea erre egin zuten. Donbassek demokrazia nahi zuela esan zuen eta Ukrainak Donbass bonbardatu zuen. [Vladimir] Putin horretaz baliatu zen: Donbassi babesa eskaini zion eta honek iltze goria heldu zuen. Arrazoia nork duen? Bakoitzak bere arrazoiak ditu. Ukrainarrek 2014an eta 2015ean Donbassen egin zutena oso gaizki dago, baina inbasioa ez dut justifikatzen. Erruduna AEB da. Zoritxarrez, ukrainarrek ez dute bakea beren esku. Bi aldeetatik presionatuta daude eta hildakoak eta gastuak beraiek jartzen dituzte. [Donald] Trumpek ez zuela gerrarik nahi esan zuen, ekonomiaren kalterako izango zela. [Angela] Merkel joan, [Joe] Biden iritsi, Afganistanetik eta Iraketik irten eta Ukrainan gerra. AEBtan demokratak boterean egon diren guztietan, gerra handi bat egon da. NATOek eta Europar Batasunak Putin zirikatu zuten. Ukrainan Europak nahi zuen lehendakaria jarri zuten eta Ukrainan misilak jarri zituzten. Putinek, sinatutako akordioaren arabera, Ukrainan ezin dela misilik jarri esan zuen. Ez zioten kasurik egin. Alde guztietako tiranoek dituzte bere arrazoiak. Dena beltza edo zuria ikusi nahi dugu, baina gauzak ez dira hala.

Eta Txina?
Bakegilearen itxura eman eta sekulako negozioa egiten ari da. Baita AEB ere. Egun kontsumitzen dugun gasa AEBtatik dator.

Noiz itzuliko zara Ukrainara?
Maiatz aldean. Han ezarriko naiz. Bi hilabetean behin-edo itzuliko naiz. Gara-rentzat, Sipa USA-rentzat, EITBrentzat… lan egingo dut.

Lehenago, datorren asteartean, erakusketa ireki behar duzu Zumarragako kultur etxean. Zer ikusi ahal izango da?
Ukrainan ateratako argazkiak ikusi ahal izango dira. Gatazkaren bi aldeak erakutsiko ditut. Nire burutazioak ere irakurri ahal izango dira, han zer sentitzen den ulertzeko. Gizartea sentsibilizatu nahi dut. Erakusketako argazkien artean AEBko Foto evidence book award lehiaketan saritutakoak daude. Lehiaketa bi urtean behin egiten da. Liburu bat argitaratzen dute eta erakusketa bat antolatzen dute. Aurten, liburua eta erakusketa Ukrainiari buruzkoak izango dira. Erakusketarako hamar argazkilari hautatu dituzte eta ni bigarren postuan nago. Nire lau argazki erakutsiko dituzte. Erakusketa New Yorken, Londresen, Kieven… egingo da.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT