Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
FELIX MEDRANO. DENTISTA

«Paziente batzuek 40 urte baino gehiago eman dituzte nirekin»

Zumarraga

Felix Medranok (Zumarraga, 1957) erretiroa hartu zuen joan zen ostiralean. Egun bezainbeste dentista ez zeuden garai batean hasi zen lanean eta oso ezaguna da Goierrin.

2023/04/04
Asier Zaldua

Non egin zenituen oinarrizko ikasketak?
Urte hauetan guztietan nire kontsulta izan dena, nire izeben akademia izan zen garai batean. Akademia hartan ikasi nuen, Batxilergoko 4. mailara arte. Ondoren, Gasteizko San Viator ikastetxera joan nintzen. Batxilergoa han bukatu nuen. Handik Nafarroako Unibertsitatera joan nintzen, Medikuntza ikastera. Espezialitatea EHUn egin nuen. Estomatologiako bigarren promoziokoa naiz.

Oso argi al zenuen dentista izan nahi zenuela?
Ez. Nik Medikuntza ikasi nahi nuen. Nire aitona eta nire aita albaitariak izan ziren. Beraien ofizioa eta nirea antzekoak dira, baina ez berdinak. Nire bulegoa aitonaren bulegoa izan zen. Armairuak albaitarien intsignia du.

Zergatik erabaki zenuen orduan Estomatologia espezialitatea egitea?
Praktiketako urtea, seigarrena, aurpegi-masailetako kirurgia sailean egin nuen. Gustatu egin zitzaidan eta hori egitea erabaki nuen. Garai hartan, lehenengo Estomatologia egin behar zen eta ondoren Aurpegi-Masailetako Kirurgia. Oso espezialitate luzea zen. Baina Estomatologia amaitu ondoren lanean hasi nintzen eta azkenean ez nuen Aurpegi-Masailetako Kirurgia egin.

Non hasi zinen lanean?
Bilbon nengoela, Itziar Oñatibiak bere kontsulta alokatzea eskaini zidan. Atzerrira joateko asmoa zuen, baina ez zuen kontsulta itxi nahi. Beldur pixka bat nuen, baina ez kezkatzeko esan zidan. Josetxo Landa Itziarren protesikoarekin lan egin nuen. Asko lagundu zidan lehen hilabete haietan. Andres Goiarekin ere lan egin nuen. Ondoren, nire kasa hasi nintzen.

Beti Zumarragako Jai Alai kaleko lokal honetan lan egin al duzu?
Bai. Lokal hau nire izebena zen eta hutsik zegoen. 42 urte eman ditut hemen.

Itziar Oñatibia ordezkatu zenuen garaian ofizioa gustatu zitzaizula dirudi.
Hala da. Jendearekin harremana gustukoa baduzu, pazientearekin aurrez aurre lan egiten diren gainontzeko espezialitateak bezala, polita da. Gainera, oso espezialitate zabala da, hala ez dirudien arren. Operazioak, kirurgia, detekzio goiztiarrak… Minbizi batzuek ahoan eragin handia dute eta horri esker guk goiz detektatu ditzakegu.

Gustura lan egin duzu, beraz.
Oso gustura. Uzteak pena ematen dit, baina bakarrik lan egiten dut eta adinean aurrera egin ahala kontsulta bakarrik kudeatzea zailagoa da. 67 urte bete behar ditut eta lan egiteari uzteko garaia da. Zorionez, ez dut osasun arazorik.

Zure kontsultatik hiru belaunaldi pasa dira.
Hala da. Paziente batzuk «Nora joango naiz orain?», galdetu didate. Ez kezkatzeko esan diet, ondo konponduko direla. Penarik handiena adinekoek ematen didate, horiei gehiago kostatzen baitzaie egoera berrietara egokitzea. Paziente batzuek 40 urte baino gehiago eman dituzte nirekin.

Ez al du inork zure kontsulta hartuko?
Hori gustatuko litzaidake, baina ezinezkoa suertatu da. Egungo gazteek beste mentalitate bat dute. Espezialistak dira, ez medikuak. Ez dute kontsulta bat hartu nahi. Soldatapeko izan nahi dute. Gainera, gure atarian sekulako obra egin behar dute eta ez da lokal hau beste bati uzteko garai onena.

Zure pazienteak izan direnei zerbait esan nahi al diezu?
Oso gustura lan egin dut eta guztiei eskerrak eman nahi dizkiet. Hanka sartzeren bat egingo nuen, baina ez dut sekula lanik falta izan. Ez da seinale txarra.

Herritik kanpoko pazienteak ere izan dituzu.
Toki askotakoak. Nafarroatik asko etortzen ziren: Azkoienetik, Iruñetik… Lanean hasi nintzenean egun baino askoz ere dentista gutxiago zeuden. Hasi nintzenean, herri askotatik deitu zidaten. Izan ere, herri askotan ez zegoen dentistarik.

Ofizioa asko aldatu al da?
Bai. Garai batean askoz ere baliabide gutxiago zeuden. Baina hori lanbide guztietan gertatu da. Bestalde, gu medikuak ginen. Egun, odontologoak dira. Ez dute aurretik medikuntza ikasi, guk bezala. Hori dela eta, egun taldean lan egiten dute. Hori ona da.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Iñaki Kerejeta hil da

2026/09/18
Urretxu
2

LKPT kuadrillak irabazi du karroza lehiaketa

2026/09/20
Urretxu
3

Aritz Elgarrestak alboka jo du Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak eskatuta

2026/09/18
Zumarraga
4

Euskal Jai eguzkitsu, jendetsu eta alaia

2026/09/20
Urretxu
5

Santa Anastasia jaiak: Olentzeroren txapela bezain borobilak

2026/09/22
Urretxu
6

Hasi dira Urretxuko jaiak!

2026/09/18
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT