Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek orri markatzaileak saldu dituzte Aita Mari salbamendu itsasontziaren alde
Urretxu-Zumarraga ikastolan Udaberriko Festa ospatu dute gaur arratsaldean. Ikastola aurreko plazatxoan euskal kantak abestu dituzte, euskal kultura sustatu eta transmititu asmoz. Agur Xiberua, Furra-furra, Ikusi mendizaleak…abestiak abestu dituzte eta Polka dantzatu dute.
Horretaz gain, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek orri markatzaileak saldu dituzte, hiruhileko honetan landutako proiektu solidarioaren barne. Jasotako dirua, Aita Mari salbamendu itsasontziaren ezinbesteko lanean laguntzeko izango da.