Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Zumarragako EH Bilduk udal hauteskundeetako programa aurkeztu du

Zumarraga
2023/04/28
Otamotz

Zumarragako EH Bilduk udal hauteskundeetako programa aurkeztu zuen atzo. Horra hor programaren edukia.

“Zumarragako EH Bilduk herritarren ongizatea eta eskubideak erdigunean jarri, sare eta bizitasun komunitarioa indartu eta ingurune abegikor bat sortzeko hurrengo lau urteetarako bide orria, programa, landu dugu:

Arcelorreko eremuan zein eredu ezarri nahi dugun aukeratuko dugu hauteskundeetan; eta gure etorkizuna baldintzatuko du. Ehunka lanpostu ditugu jokoan.

Arcelorreko lursaila, Gipuzkoan dagoen industria lurzoru eskasia kontuan hartuta, potentzialtasun handiko eremua da eta honen inguruan hartzen diren erabakiek gure etorkizuna erabat baldintzatuko dute datozen hamarkadetan. Kalitatezko enplegu berdeak eta teknologikoki aurreratuak sortzen dituzten balio erantsi handiko enpresak erakarriko ditugu. Izaera sozialekoak, osasun eta ingurunearekin abegikorrak. Goierri eta Debagoiena arteko zubia izatea dugu helburu, ekosistema industrial paregabe baten lotura. Bertako enpresa traktoreek zailtasunak dituzte lurzoru berriak topatzeko.

Azken bi urteetan, bi bailara hauetako enpresek, beraien hazkunderako sei kokapen berri ezarri dituzte gure inguruan. Ondorioz, argi dago aukera paregabea dugula gure industria eraldatzeko. Mankomunitateko eragile desberdinen elkarlana eskatuko du erronka honek, eskuzabaltasuna eta kooperazioa ezinbesteko izango direlarik.

Ikerketa eta garapena bultzatuko dugu, baliabideetan eta azpiegituretan inbertituz eta eremu horretan kokatuko dugu UGLEn dagoen laborategia.

Aro industrial berritzaile eta garbiaz herritarron bizitzak hobetzeko sei proiektu estrategiko jarriko ditugu martxan legegintzaldian.

Uraren tasak murriztu eta herritarren %70arentzat udal zerbitzuetan hobariak:

Udalerriko aberastasuna banatu eta desberdintasun sozialak murrizteko, dimentsio sozial handiko tasa sistema progresiboa diseinatu dugu: hobariak herritarren %70era iritsiko lirateke eta kiroldegiko bazkidetzan, Zelai Ariztiko ikastaro eta tailerretan, udalekuetan, Udal Euskaltegian, musika eskolan eta eskola kirolean ezarriko lirateke.

Uraren tasak murriztu eta kudeaketa berreskuratuko dugu.

Etxebizitza parkea birgaitu eta birbaloratzeko eskala handiko operazioa:

Gure etxebizitza parkeak berritzeko eta birgaitzeko beharra dugu. Informazio bulegoa, hobari sistema eta laguntzak lortzeko aholkularitza emango diegu etxe guztiei.
Etxeek balioa irabaziko dute, gastu energetikoa gutxituko da, irisgarriagoak izango dira eta gremioak lanean jarriko ditugu tokiko ekonomia mobillizatuz.

Bizitza osorako zaintza ekosistema eta zumarragarrentzat arnasgune berria:

Mertzedariekin hitzarmena egingo dugu eta bertan bizitza osorako zaintza bermatuko duten zaintza etxebizitzak eraikitzeaz gain, horma eraitsi eta eremua herritarren eskura jarriko dugu. Arnasgune berri hori osatzeko, Eitzako frontoia estali eta irisgarritasun baldintzak hobetuko ditugu, auzotarrentzat topagune berri bat sortuz. Trintxerako parkea berritu eta estaliko dugu baita ere, adinarteko elkargunea izan dadin.

Auzobus elektrikoa eta igogailu plana:

Autobus elektrikoa martxan jarriko dugu, Urretxurekin mugikortasun plana adostu eta Adif-en aparkaleku disuasorioak diseinatuz. Igogailu plana egingo dugu: Urdaneta-Esteban Orbegozo, Artiz-Leturiak eta Argixao egoitzarako konexioak lehenetsiz.

Kiroldegi berria eta Herri Arte Eskola: Arcelorreko lur eremuak azalera handia du eta industriara zuzendutako guneaz gain, Artiz auzoarekin lotzen den eremua kiroldegi berri bat eta musika eskola handituz Herri Arte Eskola bilakatzeko aproposa da. Goiko auzoak herrigunera gerturatu eta biziberritzea lortuko dugu gainera.

Gazteen bizitzak erdigunean: Gazteek bizitza proiektuak modu duinean eraikitzeko eskubidea izateko egiturazko aldaketak behar dira: enplegu duinak bermatzeko neurriak, etxebizitzaren inguruko lanketa sendoa eta gazteen aisia, sormena eta kulturguneen erabilera indartzea.

Herritarrekin eraikitako programa da geurea.

Duela lau urte esan genuen bezala, bukatzear dagoen legegintzaldi honetan Zumarragako EH Bilduren lehentasuna herritarrak entzun, zaindu eta herria egitea izan da. Horretarako lanean aritu gara eta arituko gara. Besteak beste, entzute ariketa ugari egin ditugu: auzotarrekin bilerak eginez, erabiltzaile eta herritarrekin kiroldegiaren inguruko hausnarketarekin, herritarrei zuzendutako galdetegia eta aurtengo urtarrilean burututako topaketak dira horren erakusgarri.

Egindako ariketek eta antzematen diren zantzu desberdinek ondorio batetara eraman gaituzte: Zumarragak ziklo politiko berri bat hasi behar du eta bizitza duinak behar ditugu, komunitate indartsu eta ingurune abegikor batean. Eta hau guztia lankidetza, kooperazioa, adostasunean oinarritutako balioak eta lidergo berriekin egingo dugu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT