Ricardo Mediavilla Legazpiko errementariari bere tailerrean lanean ateratako irudia izan da saritutakoa.
Pablo Perez Herrero urretxuarrak eta Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteko kideak irabazi du Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzen duen erakundeak antolatutako lehen argazki lehiaketa. Ricardo Mediavilla legazpiar errementariari bere tailerrean lanean ateratako irudia izan da saritutakoa.
Burdina historian zehar: Pirinioetako Burdinaren Bidearen Europako ibilbideko museoak eta monumentuak ezagutzen zuen izenburua argazki lehiaketak, eta Pirinioetako Burdinaren Bideko ondare siderurgikoaren ezagutza sustatzea zuen helburu.
Ricardo Mediavillaren tailerra, hain zuzen, Pirinioetako Burdinaren Bidearen elementuetako bat da, Mirandaolako burdinola, Euskal Burdinaren Museoa, Langileen eta Burdinolen ibilbideak, Txillida Lantokia eta Fabrikarekin batera. Legazpiko gune horiez gain, Zeraingo Paisaia Kulturala, Mutiloako meategi barrutia, Ormaiztegiko tren zubia eta Beasaingo Igartzako monumentu multzoa ere Pirinioetako Burdinaren Bidearen barruan daude.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide