
Iñaki Lizarazu urretxuarrak eta Arkaitz Arzelus ormaiztegiarrak txirrindularitzako bost monumentuak egitea lortu dute. Milan-San Remo bakarrik falta zitzaien eta atzo egin zuten. Ibilbideko 309,46 kilometroak 9 ordu, 45 minutu eta 48 segundotan egin zituzten, orduko 31,7 kilometroko batezbesteko abiaduran. Lizarazuk antolaketa oso ona dela, baina oso-oso azkar egiten dela esan du. “Lehenengo 110 kilometroak orduko 40 kilometroko abiaduran egin genituen. Sekula halakorik egin gabea nintzen”.