Santa Barbarara kronoigoera egingo dute, 16:00etatik aurrera

Bihar, 16:00etatik aurrera, emakumeen txirrindulari proba egingo dute. Kronoigoera egingo dute: Jose Mari Lasa plazatik abiatuko dira eta Santa Barbaran izango dute helmuga. Kadete, gazte, 23 urte azpiko eta elite mailako txirrindulariek parte hartuko dute. Tartean, Zatika taldekoek. Herritar batek parte hartuko du: kadete mailako Eguzkiñe Romaratezabala Canok. Romaratezabala 16:04ean abiatuko da.