
Aukeren Azoka egin zuten atzo Urretxun eta Zumarragan, Bi-Tartean merkatari elkarteak antolatuta. Merkatari batzuk beraien produktuak Zumarragako plazara eraman zituzen eta beste batzuk denda aurrean jarri zituzten. Horretaz gain, hainbat ekitaldi antolatu ziren. Haurrek herri kiroletan aritzeko aukera izan zuten, Urretxu eta Zumarragako Herri Kirol Elkartearen eskutik. Horra hor hainbat argazki.