Ainhoa Barbarin Urretxuko presoa espetxera itzuli beharko da bigarrenez, Estatuko Fiskaltzak pasa den ostegunean emandako hirugarren graduaren aurkako helegitea aurkeztu eta gero. Horren harira, Urretxuko EH Bilduk eta EAJk adierazpena argitaratu dute haien kezka adieraziz: “Urretxuko EAJk ets EH Bilduk bere kezka adierazi nahi dute Fiskaltzak espetxe-organoek hartutako ebazpenen aurka behin eta berriro errekurtsoak jartzen dituela eta. Izan ere, kontuan hartu behar da organo horiek direla presoek espetxean duten bilakaera ondoen ezagutzen dutenak”.
Barbarinek 2002ko urtarriletik darama kartzelan, eta dagoeneko bere zigorraren bi herenak beteak dauzka.
“Eskatzen dugu ebazpen judizialek merezi duen errespetua aintzat hartuta, ebazpen horiek bateragarriak izan daitezela Espetxeetako Administrazioko organoen erabakiekin, gradu progresioak eta/edo espetxeko baimenak arau izan daitezen, eta ez salbuespena”, dio adierazpenak.