
Zumarragako Udalak Argixaoko eraikina berritzen ari da eta komun berriak egiten ari da. Orain arte komunak eraikinean zeuden eta hemendik aurrera eraikinaren eta harmailaren artean egongo dira. Eraikinari Iñaki Mendiluze izena eman diote. Hilaren 30ean inauguratuko dute, 11:30an.
Eraikinean formazio gela, Urolaren bulegoa, Argixaoko kontserjearen bulegoa, fisioterapia gela eta errekuperazio gela egongo dira. Eraikinak beirateak izango ditu, argitasuna eta itxura modernoagoa lortzeko. Aurrekontua 390.000 eurokoa da eta aldundiak 150.000 euroko diru-laguntza eman du. 10:00etan Urolaren emakumezkoen taldeak jokatuko du eta 12:00etan Urolaren gizonezkoen taldeak.