
Urola eskubaloi taldeak Joseba Azpiazuren oroimenezko txapelketaren bederatzigarren edizioa antolatu du hilaren 23rako. Bi partida jokatuko dira. 16:15ean senior mailako emakumeek jokatuko dute: Urola EK Construcciones Antiok Tolosako taldearen aurka jokatuko du. 18:00etan senior mailako gizonezkoek jokatuko dute: Urola EK Laztimendi – Sanlo Eskubaloi Kirol Taldea. Bi partiden artean, 17:50ak aldera, Josebaren senideei eta klubei oroigarriak emango dizkiete.