Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Murala margotuko dute Emakumeen Etxearen azpian

Urretxu eta Zumarraga

Muralaren diseinua egiteko, saio parte hartzaile bat antolatu dute. Concetta Probanza artistaren laguntza izango dute.

2023/09/22
Otamotz

Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Arloak jabetze eskolako programazioa aurkeztu du eta Emakumeen Etxearen azpian mural bat margotuko duela ezagutzera eman du.
Estibaliz Ripa eta Irati Bordagarai Berdintasun teknikariek prentsaurrekoa egin zuten atzo Emakumeen etxean, horren guztiaren berri emateko.

Emakumeen Etxeko muralaren diseinua egiteko saio parte hartzaile bat antolatu dute urriaren 2rako. Saioa 17:30ean izango da, Emakumeen Etxean bertan (Urretxuko Pagoeta auzoa, ikastolako haurtzaindegia zen eraikinean). Prozesua Arteria-Errizomaren laguntzarekin ari dira garatzen eta muralaren diseinua Concetta Probanza artista urretxuarrarekin egingo dute. Probanza oso ilustratzaile ezaguna da eta bere lanetako batzuk Juan de Lizarazu aretoan ikusgai daude, igandera arte.

Urriaren 2ko saioan, Probanzarekin batera, diseinua burutzeko ideiak elkarbanatu eta adostuko dituzte prozesuan parte hartu nahi duten emakume guztiekin batera.
Saio horretan parte hartzeko, Berdintasun arloarekin jarri behar da harremanetan. Telefono zenbakia 943 25 23 89 da eta helbide elektronikoa, berriz,
berdintasuna@uggasa.eus.

Atzoko prentsaurrekoan, muralaren berri emateaz gain, jabetze eskolaren urteko azken hilabeteetako egitaraua aurkeztu zuten. Zortzi tailer antolatu dituzte: Emakumeak mugimenduan; Etxeko konponketen ikastaroa; Zoru pelbikoa indartzeko tailerra; Noka; Beste urtaroa, klimaterioa; Barrez lehertzen, umore tailerra ikuspegi feministatik; Txalaparta eta Emakumeen artean minbiziaren inguruan.

Tailer gehienak Emakumeen Etxean egingo dira, baina zoru pelbikoa indartzeko tailerra
Ezkion izango da eta noka tailerra Legazpin.

Noka ikastaroaren helburua emakumeen artean konfiantzazko giroa sortzea da. Saioak urriaren 3, 10, 17 eta 24an izango dira, 17:30etik 19:30era, Emakumeen Etxeko Legazpiko lokalean (musika eskola zegoen tokian).

Zoru pelbikoa indartzeko tailerreko saioak astelehenetan izango dira, 17:30etik 19:00etara Ezkioko udaletxean. Urriaren 2an hasiko da eta abenduaren 4an amaitu.

Etxeko konponketen ikastaroa astelehenetan izango da, 17:30etik 19:30era. Urriaren 16an hasiko da eta azaroaren 27an amaitu. Umore tailerrari dagokionez, azaroaren 17an eta 18an egingo dute. 17ko saioa 17:30etik 20:30era izango da eta 18koa 10:00etatik 14:00etara.

Emakumeak mugimenduan tailerrean aske mugitzen ikasiko dute. Saioak ostiraletan izango dira, 09:30etik 11:00etara. Tailerra urriaren 13an hasiko da eta abenduaren 15ean bukatu.

Beste urtaroa, klimaterio izeneko tailerraren helburua bizitzaren bigarren erdian sartu diren emakumeek etapa horretako aldaketak ezagutzea da. Saioak urriaren 21ean eta azaroaren 4an izango dira, 10:00etatik 14:00etara.

Txalaparta ikastaroa ostiraletan izango da, 17:30etik 19:30era. Urriaren 27an hasiko da eta azaroaren 24an amaitu. Bukatzeko, minbiziaren inguruko solasaldiak azaroaren 23an eta 30ean izango dira, 17:30etik 19:00etara.

Tailer hauetan Goierri garaiko 16 urtetik gorako emakumeek parte har dezakete. Izena emateko, Emakumeen Etxera deitu behar da (943 25 23 89) edo jabekuntzaeskola@gmail.com helbide elektronikora idatzi.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT