Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak Valentin Berriotxoa eta Urretxuko Udala saritu ditu

Urretxu

Gipuzkoako Saskibaloiaren Galaren lehen edizioa Urretxuko Pagoeta gune soziokulturalean egin dute

2023/09/27
Otamotz

Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak Valentin Berriotxoa urretxuarra eta Urretxuko Udala saritu ditu Gipuzkoako Saskibaloiaren galaren lehen edizioan.

Gala atzo iluntzean egin zen, Urretxuko Pagoeta gune soziokulturalean. Ekitaldia Jon Balentziaga kazetari zumarragarrak aurkeztu zuen. Ekitaldian zehar Secundino Esnaola musika eskolako dantzariek bi saio egin zituzten. Ekitaldian Ainhoa Ibarburu Federazioko presidenteak, Marta Pastor aldundiko Kirol zuzendari berriak eta Gipuzkoako hainbat klubetako kidek parte hartu zuten.

Ekitaldiaren helburua saskibaloi munduko jendea elkartzea eta merituak egin dituztenei esker ona azaltzea izan zen. Balentziagak klubek eta epaileek egiten duten lana txalotu zuen eta Urretxu-Zumarragan saskibaloiak tradizio luzea duela gogoratu zuen. “Urretxun saskibaloia esatea Goierri esatea da, baina saskibaloia Goierriren saila sortu baino lehenago heldu zen herrira. Lehen partida 1963an jokatu zen. Saskiak herriko enpresa bati eskatu behar izan zizkioten. 1967an La Salle Castellblanch taldea sortu zen eta 1968an Goierri. Hasieran kalean jokatzen zen, zelaia markatu beharra zegoen… 1983an Aldiri kiroldegia eraiki zen, 1995ean Goierriren saskibaloi eskola sortu zen eta 2001ean nesken lehen taldea sortu zen. Goierriren historia arrakastaz betetako 60 urte dira. Egun, 200 fitxa baino gehiago dituzte”.

Goierriren saskibaloi sailaren alde gehien lan egin dutenen artean Berriotxoa dago. Atzo entrenatzaile mitikoari dagokion saria jaso zuen. Balentziagak Berriotxoa Goierrin hasieratik dagoela aipatu zuen. “Niri ere entrenatu zidan. Saiatu zen, baina ez zuen nahi bezain emaitza ona lortu. Hala ere, ez zuen ilusioa galdu eta lanean jarraitu zuen”, esan zuen txantxetan.

Berriotxoak, entrenatzaile lanaz gain, kronometratzaile, anotatzaile eta delegatu lanak egin dituela gogoratu zuen. “Entrenatzaile lanean hasi nintzenean, marineen metodoa erabiltzen nuen. Gauzak asko aldatu dira. Egun, jokalariei eskua bizkarrean jarri eta ahal dutela esan behar zaie. Ahal dudan bitartean, entrenatzen jarraituko dut”, esan zuen.

Valentin Berriotxoa, Jon Balentziagarekin.



Federazioak Urretxuko Udala ere saritu zuen, Goierrik eta Federazioak udaletxeko ateak beti zabalik aurkitu dituztelako. Azken urteetan Federazioaren campusa Urretxun egin da eta galaren lehen edizioa ere bertan antolatu du. Maialen Fidalgo zinegotziak Udalak ere Goierriren eta Federazioaren ateak beti zabalik aurkitu dituela azpimarratu zuen.

Jon Luqui alkateak aldundiari, Federazioari eta klubei saskibaloiaren alde egiten duten lana eskertu zien eta Goierrik Urretxun beti presentzia handia izan duela gogoratu zuen. “Saskibaloiaren inguruan jende askok lan egiten du eta balioak transmititzen dira. Maialen Fidalgok eta Miguel Cristobalek Urretxun kirolaren alde egiten duten lana ere goraipatu nahi dut”.

Maialen Fidalgo eta Jon Luqui, udalak jaso zuen sariarekin.

Berriotxoa eta udala ez ziren saritutako bakarrak izan. Jokalari mitikoari dagokion saria Fernando Mindegiak jaso zuen. 50 urte ditu eta saskibaloian jokatzen jarraitzen du. 35 urte daramatza saskibaloian jokatzen eta 10 taldetan aritu da.

Fernando Mindegiaren saria Iñaki Almandoz Askatuak taldeko lehendakariak jaso zuen.


Epaile mitikoari dagokion saria, berriz, Miguel Angel Fernandezek jaso zuen. 1.000 partida baino gehiago arbitratu ditu. Legendazko mahaiko laguntzaileari dagokion saria Joseba Iranzok jaso zuen. Emakumezkoen eta gizonezkoen lehen mailako partidetan eta Europa mailakoetan lan egin du.
Horretaz gain, Reyes Altzari eskerrak eman zizkioten Federazioan 40 urtetan zehar egin duen lanagatik eta DV egunkariari saskibaloiaren alde egiten duenagatik.

Miguel Angel Fernandez epailea.

Joseba Iranzo mahaiko laguntzailea.

DVko Alvaro Vicente.

Reyes Altza.

Urteko klubari dagokion saria Tolosako TAKEri eman zioten eta urteko jokalari onenei dagokiona Maria Eraunzetamurgili eta Dario Brizuelari. Bukatzeko, bizirik dirauten Federazioko presidente ohiak omendu zituzten: Juan Pedro Iriazabal, Mikel Lekaroz, Vicente Mozo, Vanesa Asensio eta Pedro Epelde zumarragarra.

Maria Eraunzetamurgilen aitak jaso zuen bere alabari dagokion saria.

Dario Brizuelari dagokion saria Xabi Zubimendik jaso zuen. Bere entrenatzailea izan zen kadete mailan.

Federazioko lehendakari ohiak.

Tolosako TAKE taldeko ordezkariak, Jon Luquirekin.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT