Elkarteko onena Moises Gorjon izan da

Goierri kirol elkarteak arrantza lehiaketa egin zuen atzo Zumaiako itsasadarrean. Zazpi elkartetako 82 lagunek parte hartu zuten. Zumaiako Anade elkarteko Antxoka de la Arada nagusitu zen. 78 arrain arrantzatu zituen (31 kilo eta 329 gramo). Bigarren postuan Zurriola elkarteko Angel Arrillaga sailkatu zen eta hirugarrenean Mons elkarteko Javier Alava. Lehen emakumezkoa Anadeko Ana Belen Mesa izan zen eta lehen beteranoa Zurriola elkarteko Angel Arrillaga. Elkarte onena Mons izan zen. Goierri elkarteko onena Moises Gorjon izan zen. 19. postuan sailkatu zen. Goierriko beste hiru lagunek parte hartu zuten: Antonio Perezek, Gonzalo Merinok eta Helder Cardosok.

Antxoka de la Arada irabazlea.

Angel Arrillaga bigarren sailkatua.

Javier Alava hirugarren sailkatua.

Ana Belen Mesa, lehen emakumezkoa.

Mons taldeko ordezkaria, talde onenari dagokion saria jasotzen.

Angel Arrillaga, lehen beteranoari dagokion sariarekin.

Jose Mari Larrañagak arrain handiena arrantzatu zuen (1.011 gramoko urraburua.