
Goierri elkarteko Joxepe Janeirok zonako ehiza lehiaketa irabazi zuen larunbatean. Zanbranan jokatu zen eta Arrasate, Bergara, Antzuola, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko ehiztariek parte hartu zuten. Onenak Gipuzkoako txapelketara sailkatu ziren. Gipuzkoako txapelketa atzo jokatu zen, baina Janeirok ez zuen lan ona egiterik izan. Dena den, hainbat aldiz irabazi du Gipuzkoako txapelketa.