Udal ordezkariak Aparizioko bizilagunekin elkartuko dira gaur eta Santa Barbara, Elizalde, Matxinporta eta Gurutzekoekin bihar

Urteroko moduan, Urretxuko Udalak bizilagunekin bilerak egingo ditu aurrekontuari buruz hitz egiteko. Gaur Aparizio auzoko bizilagunekin elkartuko dira; bihar Santa Barbara, Elizalde, Matxinporta eta Gurutzekoekin eta etzi aldapakoekin eta alde zaharrekoekin. Datorren astelehenean San Martin eta Barrenkalekoen txanda izango da eta asteazkenean (urriak 11) Basagasti, Sorginzulo, Lilibaso eta Mundo Mejorrekoena. Bilera guztiak udaletxean izango dira 18:30ean, gaurkoa ezik. Gaurkoa Aparizion bertan izango da, 12:00etan.