
Oier Ibarluzea pilotari urretxuarrak Abanca-DV txapelketako final laurdenetako kanporaketa jokatu du gaur Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Ibarluzeak eta Garañok promesa mailako kanporaketa jokatu dute, Sanchez eta Landaren aurka. 10 eta 22 galdu dute eta, beraz, txapelketatik kanpo gelditu dira.