
Gaur arratsaldean manifestazioa egin dute Bilbon, euskararen aurkako oldarraldia salatzeko. Manifestazioak Bilboko Kale Nagusia osorik bete du. 60.000 pertsona manifestatu dira, Ertzaintzaren arabera. Urretxuar eta zumarragar askok ere parte hartu dute. Autobus bat abiatu da bi herrietatik. Urretxuko eta Zumarragako udalek diru-laguntza eman dute.