
Miriam Luki idazle urretxuarrak Zilarrezko Euskadi saria irabazi du, Argialdiak ipuin liburuarekin. Saria atzo jaso zuen, Donostiako Hontza liburudendan, Jon Insausti Donostiako Kultura zinegotziaren eskutik.
Zilarrezko Euskadi saria Gipuzkoako liburu-saltzaileek ematen dute. Lukiri euskarazko lan onenari dagokion saria eman diote. Lukik egoera eta giro ezagunak liburuan islatzeko erakutsi duen abilezia eta bere estilo berezia azpimarratu dute.