Lau ordu horietan Martintxo txerria ikusgai egongo da eta bi urdaiazpikoren zozketarako txartelak salduko dituzte. 17:00etan haurrentzako jolasak eta txokolatada egongo dira. 18:00etan herri kirolen txanda izango da. Helduek herri kirol erakustaldia egingo dute eta gaztetxoek herri kirolak ezagutzeko aukera izango dute.
19:00etan arratsaldeko ekitaldi nagusia hasiko da: odolki pintxo dastaketa. 19:00etatik 21:00etara pintxoak banatuko dira, doan.
19:30ean Iparragirre Balerdi musika bandak eta Lizarriturri txistulari taldeak kalejira egingo dute. 20:30ak aldera San Martin auzoan joko dute eta ondoren Iparragirre plazara joango dira. 21:00etan aipatutako bi urdaiazpikoak zozkatuko dira. Jasotako dirua Elikagaien Bankuari emango zaio.