Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragako EH Bilduk "etorkizun industrial garbi eta aurreratu baten alde" Plastic Energyri bidea ixtea eskatu du

Zumarraga
2023/11/10
Otamotz

Zumarragako EH Bilduk, “etorkizun industrial garbi eta aurreratu baten alde”  Plastic Energyri bidea ixtea eskatu du. Horra hor komunikabideetara igorri duen testua:

“Urriaren 26ko osoko bilkuran, Zumarragako oposizioko taldeek Arcelor eremuko Plan Bereziaren tramitazioa geldiaraztea lortu genuen. Plan horrek ateak parez-pare irekitzen zizkion Plastic Energy plastiko erraustegiari. Aipatu Plan Berezia eremua garatzeko beharrezkoa den hirigintza plana da, baina planaren diseinu eta erredakzioan errausketa planta eremu horretan kokatzeko erraztasun guztiak jartzen ziren.

Izapide hori herritarrei bizkarra emanez egin nahi izan da, horrelako gai batek eskatzen duen eztabaida publikorik gabe. Plan bereziaren hasierako tramitazioa martxoan egin zen, legeak ezarritako epeak bete gabe. Erantzun ez diren hiru alegazio aurkeztu zituen EH Bilduk. Eta hasierako planaren bigarren onarpena abuztuan, uda betean egin zen. Hori nahikoa ez balitz, osoko bilkuraren aurreko batzordeen deialdiak epez kanpo egin ziren. Eta azkenik, borobiltzeko, eremuaren inguruko errepideen afekzioari buruzko aldundiaren baimena falta zela ikusi genuen oposizioa osatzen dugun alderdiok eta hori gabe ezinezkoa zela Plan Bereziaren behin betiko tramitazioa.

Baina zer dela eta horrelako presa? Erantzunik ez dugun arren, Foru Aldundiak 4 milioi euroko diru-laguntza konprometitua du Plastic Energyrekin, proiektua urriaren 31rako martxan izateko baldintzapean. Kasualitatea epeak bat etortzea? Neurrira egindako diru laguntza, enpresa sortu berri batentzat, 3.000 euroko kapital sozialarekin eta Foru Aldundiko teknikarien txosten batekin zeinak gabezia tekniko, ekonomiko eta finantzario nabarmenak nabarmentzen dituen.

Plastic Energyren instalazioa erraustegia da, Europako eta Estatuko legediek hala ezartzen dutelako. Gainerakoak eufemismoak dira, hala nola Plastikoaren ekonomia zirkularraren poloa. EH Bildutik Eusko Jaurlaritzari, Sprilurren jabeari, gune horri buruz zenbait galdera luzatu genizkion. Erantzun zuen inoiz ez dutela termino hori erabili, aldundiak eta Zumarragako Udalak bakarrik erabili dutela. Asensiok eta Serranok, azken finean. Era berean, Sprilur eta Mikel Serranoren adierazpenak ez datoz bat. Alkateak kanpainan, lanak urrian hasiko zirela iragarri zuen eta jaurlaritzaren arabera, hirigintza legediaren ikuspuntutik hori ezinezkoa da.

EH Bildutik kanpainan egin genuen proposamen beraren alde apostu egiten jarraitzen dugu. Gipuzkoan erabilgarri dagoen lurzoru industriala ondasun urria da. Datu hori herrialdeko enpresa- eta gizarte-eragile guztiek berresten dute, baita SPRIren arduradun diren politikariek ere. Arcelor eremuko lurrak deskontaminatzeko konpromisoarekin eskuratu ditu SPRIk. Horri inguruko trenbide eta errepide bidezko komunikazio bikaina gehitzen badiogu, eta Goierriren eta Debagoienaren arteko kokapen estrategikoa, esku artean duguna erraustegi batekin alferrik galdu ezin dugun aukera estrategikoa da. Izan ere, erraustegi bat jartzeak, enpresak erakartzetik urrun, uxatu egingo ditu; Bergaran gertatu berri den bezala, Arrasatera joan den enpresa batekin, han jarri nahi duten paper-industriako hondakinen erraustegiaren industrialde berean kokatu nahi ez dutelako. Beraz, kanpainan esan bezala, Arcelor inguruan hartzen ditugun erabakiekin ehunka lanpostu ditugu jokoan. Horregatik, gure eskualdeko eragile ekonomiko eta sozial guztien arteko lankidetzaren alde egiten jarraitzen dugu: Mankomunitatea, Uggasa, Ugle, udalak, alderdi politikoak eta eragile enpresarial eta sindikalak. Eskuzabalak izateko garaia da, ikuspegi zabalarekin eta logika alderdikoien gainetik funtzionatzeko garaia. Gure eskualdean etorkizun industrial garbia eta aurreratua nahi dugulako. Etorkizun itxaropentsua Zumarragarentzat”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT