Gainzuri ikastetxeak Hizkuntzekin gozatzen: seme-alabei euskararekin laguntzearen erronka hitzaldia antolatu du datorren astelehenerako (hilak 27). Ebetekoko Maddalen Aristegik seme-alabek gurasoekin eta lagunekin euskaraz egitea lortzeko erremintak emango ditu. Hitzaldia Labeaga aretoan izango da, 17:30ean, euskaraz eta gaztelaniaz. Hitzaldiak bi atala izango ditu: bat euskaraz dakiten gurasoei zuzendua eta bestea euskaraz ez dakiten edo asko ez dakiten gurasoei zuzendua.