
Atzo Gipuzkoako ziklo-kros txapelketa jokatu zen Seguran. Goierri-Zatika taldeko Aner Irizar eta Auritz Ormazabal lehen bi postuetan sailkatu ziren, kadete mailako lasterketan. Asteburuan Irizar Tarazonan (Espainia) ere egon da. Bi lasterketatan parte hartu du eta biak irabazi ditu.