Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika
BABESTUTAKO EDUKIA

Foru Aldundiak 2024ko egutegiaren 40.000 ale banatuko ditu Gipuzkoa osoan

Urretxu

Opari itxurako edukiontzi erraldoi bat lurraldeko eskualde guztien barrena ibiliko da eta herritarrak egutegiaren bila irribarre batekin hurbiltzera gonbidatuko ditu.

2023/12/15
Otamotz

Opari itxurako edukiontzi erraldoi bat Gipuzkoa osoan barrena ibiliko da, Gabonetako espiritua zabaltzeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero berariaz antolatzen duen argazki lehiaketako argazkiekin osatutako egutegia banatzeko.

2024ko egutegiaren leloa Gipuzkoa kirolzale da. Kontzeptu horrek balioa eman nahi dio lurraldeak arlo horretan duen jarduerari, Gipuzkoaren kirol espirituan laguntzen duten pertsonak, klubak, federazioak eta taldeak ikusarazteko. Guztira, 479 argazki jaso dira, eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak hamahiru hautatu ditu: garailea, azalean jartzeko; eta hamabi hilabeteetarako beste argazki bana.
18an eta 19an Goierrin

Abenduaren 13an hasiko dira egutegia banatzen, Donostian, eta, ondoren, abenduaren 23ra arte edukiontzia udalerri hauetan barrena ibiliko da: Errenteria, Irun, Andoain, Tolosa, Beasain, Urretxu, Eibar, Bergara, Azpeitia eta Zarautz. Hain justu ere, Goierrira, abenduaren 18an eta 19an helduko da. Astelehenean Beasaingo Bideluze plazan eta astearten Urretxuko Gernikako Arbola plazan banatuko dira egutegiak, 18:00etatik aurrera.

Goizero, aipatutako egunetik aurrera, opari edukiontzia udalerri horietako erdigunean azalduko da, herritarren artean interesa pizteko, eta 18:00etan zabalduko dute. Ordu horretatik aurrera jaso ahal izango dira egutegiak. Opari edukiontziaren barruan, gainera, Aldundiak testuinguru horretan abian jarri duen kanpaina bat aurkituko dute. Bertan, irribarre egiteko gonbidapena egiten da, eta keinu horrek bakoitzaren osasun psikologikoan dituen onurak aipatzen dira, Zure irribarrea oparirik onena lelopean.

Pablo Perezen irudia, azalera

Pablo Perez urretxuarrak irabazi du Aldundiak egutegia osatzeko egindako argazki lehiaketa eta, ondorioz, haren argazki harrigarria jaso du azalean. Aurtengo lehiaketak gipuzkoarren kirolzaletasuna eta balioak erakustea izan du helburu eta urretxuarraren argazki irabazleak lokaztutako jokalari taldea eta haur bat ditu protagonista.

Irune Berasaluze Gobernantza diputatuak sari banaketa ekitaldian azaldu zuenez, 479 argazki aurkeztu dira lehiaketara, denetariko kirol praktitak eta kirolariak erakusten dituztenak. Eta, hain justu, horixe bilatu dute aurtengo deialdian, Berasaluzeren esanetan: «Gipuzkoarren kirolzaletasuna erakustea, bizimodu aktibo eta osasuntsu baten alde egiten dugun apustuari balioa emanez eta kirolaren bitartez elkarbanatzen duguna ospatuz». Horrekin batera, honako hau gehitu zuen: «Natura da beste protagonista, argazkietan oso ondo ikusten baita gure mendi-itsasoen edertasuna eta horietaz gozatzeko gipuzkoarren zaletasuna, urtaro guztietan».

Pablo Perezekin batera, hauek dira aurtengo lehiaketaren irabazleak: Iñaki Oregi (urtarrila), Lazaro Gonzalez (otsaila), Ander Morea (martxoa), Jose Venegas (apirila), Iosune Negredo (maiatza), Lander Tolosa (ekaina), Carlos Mediavilla (uztaila), Mikel Cavero (abuztua), Arbil Iciar (iraila), Alberto Beloki (urria), Aitor Agirrezabal (azaroa) eta Gurutze Ariznabarreta (abendua). Guztira, 4.000 euro banatu dira saritan, 1.000 euro irabazlearentzat eta 250 euro gainerako 12 aukeratuentzat. Urtero bezala, epaimahaia Gipuzkoako Argazkilaritza Elkarteko kideek eta Aldundiko ordezkariek osatu dute.

40.000 egutegi banatzeko

Ekimen horrekin, Aldundiak 40.000 egutegi banatuko ditu lurralde historiko osoan.
Ildo horretan, gainera, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak Donostiako egoitzan abenduaren 18tik urtarrilaren 5era erakusketa bat izango du ikusgai, egutegiaren edizio honetarako jasotako hogei argazkirik onenekin –San Juan kalea 27–.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT