Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura
GORKA SANTESTEBAN. KOMUNIKATZAILEA

«Denon artean ondo konpontzen saiatu beharko genuke»

Zumarraga

Santestebanek Kultur Zast egitasmoa sortu du Instagram sare sozialean, euskal kultura zabaltzeko asmoz. Gainera, ‘Ezbaian’ saioa gidatzen du Ataun irratian; larunbat honetan itzuliko da.

Gorka Santestean. // ARGAZKIA: Gorka Rubio-FOKU
2024/01/11
Urtzi Urkizu. BERRIA

Gureak-en egiten du lan Gorka Santestebanek (Zumarraga, Gipuzkoa, 1979). Ataun irratian (Gipuzkoa) Ezbaian programa gidatzen du —bi larunbatetik behin ematen dute, 12:00etan—. Horrez gain, Kultur Zast egitasmoa sortu du Instagramen. Bi urte dira Hernanin (Gipuzkoa) bizi dela, eta herri horretako taberna batean erantzun die galderei.

Zure agiriek diote desgaitasuna duzula, baina denetarako zara gai. Nola bizi duzu hori?
Ondo bizi dut. Desgaitasuna dugu, pertsona bereziak garelako. Baina bizimodu arrunta egiten dut.

Kultur Zast egitasmoa abiarazi duzu Instagramen. Zer helburu dituzu?
Asmoa da kultur agenda bat egitea, batetik: antzerkia, musika, erakusketak, bertsolaritza… Bideoak egiten ditut. Eta sortzaileekin elkarrizketak ere bai. Julen Alonso trikitilariarekin egin nuen lehen elkarrizketa. Istorioak egiten ditut, postak baino argiagoak direlako.

Nola ikusten duzu gaur egun euskal kultura?
Ondo ikusten dut. Kontzertu asko programatzen dira, baina iruditzen zait talde gutxi batzuk bereganatzen dituztela kontzertu asko, eta beste talde batzuek kontzertu gutxiago ematen dituztela. Baina euskal kultura sasoian dago arlo guztietan.

Kultur teknikariek ez al dituzte askoz soldata hobeak sortzaileek baino?
Kultur teknikari bati egin beharko zenioke galdera. Baina Hernanin, adibidez, kultur ekitaldi asko dago teknikariek jartzen duten borondateari esker. Beste herri batzuetan betikoa antolatzen dutela ikusten dut.

Aurreko urte batzuetan eta aurten Olentzeroren gabon mezua ematen azaldu zara sare sozialetan. Hausnarketarako deia egin duzu aurten.
Joan den urtean gerraz gerra ibili da mundua, eta bada ordua horiek amaitzeko. Denok ondo konpontzeko saiakera egin beharko genuke. Garrantzitsua da elkar ondo ulertzea.

Ataun irratian Ezbaian saioa egiten duzu. Nola doa?
Hor ere euskal kulturarekin lotura duten gaiak lantzen ditut. Bertsolaritzak atal finkoa izaten du beti. Lau urte daramatzat programa egiten, eta oso gustura nabil.

Mikro aurrean urduritzen al zara?
Ez. Kezkarik ez dut izaten. Baina, behin, bertsolari bat elkarrizketatzean, kostatu egin zitzaidan tiraka aritzea. Oso zaila izan zen elkarrizketa hori. Pertsona lehendik ezagutzen baldin badut, elkarrizketa gusturago egiten dut.

Ataun irratia (Gipuzkoa) mundu osoan entzun daiteke Internet bidez. Goierritik kanpoko entzuleak badituzue?
Toki askotako entzuleak ditugu. Kanpoan entzuten gaituzte, bai.

Elkarrizketa osoa Berria.eus webgunean.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT