Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
Jon Ormazabal. 'Gara' egunkariko kazetaria.

«‘Gara’-k beste inork kontatuko ez lituzkeen gauzak kontatu ditu»

Zumarraga

‘Gara’ egunkariak 25 urte beteko ditu urtarrila amaieran. Jon Ormazabalek (Zumarraga, 1977) ia lehenengo egunetik darama bertan lanean. 25 urte hauei buruz hitz egin du.

2024/01/12
Otamotz

Noiz hasi zinen ‘Gara’ egunkarian lanean?
Gararen lehen alea 1999ko urtarrilaren 30ean argitaratu zen eta ni uztailean hasi nintzen lanean. Proba bat egin nuen eta Santa Isabel egunean jakin nuen hartu nindutela. Antion nengoen, baina bazkaltzera Amalurrera jaisten gara, bazkaldu aurretik etxetik pasa nintzen zerbaiten bila eta amak egunkaritik deitu zutela esan zidan. Garai hartan ez zegoen telefono mugikorrik oraindik.

Santa Isabel egun berezia izan zen, beraz.
Hala da. Osabarekin hastekoa nintzen, Alkor tailerrean. Aurreko urtean beraiekin lan egiten aritu nintzen.

Zer aurkitu zenuen erredakzioan?
Egungoaren oso ezberdina zen. Gaur egun baino askoz ere jende gehiago zegoen erredakzioan. Alderik handiena hori da. Horretaz gain, beste ilusio bat zegoen. Izan ere, garai hartan dena puri-purian zegoen. Lehen bi hilabeteak Donostian egin nituen, praktiketan, eta ondoren plantillan sartu ninduten. Gasteizko erredakziora joan nintzen.

‘Gara’ egunkariak Baltasar Garzon epaileak itxi zuen ‘Egin’ egunkaria ordezkatu zuen.
Dena berria zen, baina jende asko Egin egunkaritik zetorren eta askok elkar ezagutzen zuten. Ni hasi nintzenerako martxa hartuta zeuden.

‘Gara’ izan da zure eskola.
Gara egunkarian unibertsitatean baino gehiago ikasi dut. Dakidan asko edo gutxia Garan ikasi dut. Irakasle onak izan ditut. Lehenengo hilabetea Kirolak sailean egin nuen, bigarrena Euskal Herrian eta gainontzeko denbora guztian kiroletan aritu naiz. Alaves futbol taldearen jarraipena egiten zuen lankidea Eusko Legebiltzarrera joan zen eta bere tokia hartu nuen. Hiruzpalau urte eman nituen Gasteizen.

Nola gogoratzen dituzu Gasteizen eman zenituen urte haiek?
Gasteizkoa familia txiki bat zen. Bertan ikasi nuen gehien. Praktikak Donostian egin nituen, baina praktikak udan egiten dira eta ez lirateke udan egin beharko: jendea falta da. Ikasi beharrekoa Gasteizen ikasi nuen, batez ere. Esan bezala, irakasle onak izan nituen: Joseba Vivanco, egun oso ospetsua den Karmele Jaio… Karmele Baskoniaz arduratzen zen eta ni Alavesez.

Gasteiz bihotzean daramazu.
Esan bezala, familia txiki bat ginen. Gehienak ni baino nagusiagoak ziren. Hasieran beldur pixka bat nuen, Gasteiz urruti zegoela iruditzen zitzaidan, baina oso gustura ibili nintzen. Nahiz eta garai hartan Etzegaratek oraindik ez zituen bi errei eta AP1a egin gabe zegoen. Leintz-Gatzagatik joaten nintzen Gasteizera, egunero, eta ordu asko ematen nituen autoan, desordutan. 22 urterekin gauzak errazago egiten dira. Oraindik kariñoa diot Gasteizi. Ordu asko eman nituen bertan, hango lankideekin bazkaltzen nuen, laguntasun handia genuen, Ekonomiako orriak zuzentzen nizkion nire aurrean nuen Pablori, Pablok nireak zuzentzen zituen… Donostian sail batekoek bestekoekin harreman gutxiago zuten, baina Gasteizko erredakzioa oso txikia zen eta oso harreman estua genuen. Bazkariak eta afariak ere egiten genituen. Hori guztia dela eta, gusturago joaten naiz Gasteizera Donostiara baino. Donostia medikuekin lotzen dut.

Zein izan da ‘Gara’ egunkariaren ekarpena?
Hein handi batean, beste inork kontatuko ez lituzkeen gauzak kontatu ditu eta inork aintzat hartuko ez lituzkeen ahotsak aintzat hartu ditu. Euskal Herriaren bilakaera ez litzateke bera izango, horrelako proiektu bat existitu ez balitz, bere gorabehera, akats eta asmatzeekin. Kontrapuntua izan da. Gizartearen zati handi batek hor ikusten du islatuta bere burua. Bidea ez da erraza izan, baina balore nagusietako bat hori izan da. Normalean ahotsa ez duten horien ahotsa izatea.

Nola ikusten duzu ‘Gara’-ren etorkizuna?
Zaila, baina orain arte ere ez da erraza izan. Onerako edo txarrerako, une oro egoerara moldatu behar izan dugu. Beste batzuk izan ez dituzten zailtasunak izan ditugu. Beste batzuk izan ez duten motxila handi bat izan dugu. Ni hasi eta bi urtera Eginen zorra ordaindu behar izana heldu zen eta urte askotan beldur horrekin egon gara, konkurtso administratzaile batek baldintzatuta. Egun batean zor hori ordaindu behar zela esan zitzaigun eta beste askok, ordea, dopatuta egin dute bidea. Egia da ere amorru hori bizigarria izan dela une askotan, burugogorrak ere bagara, baina faktura pasa digu. Orain, iraultza digital horretan, tokia egin beharra dugu, asmatu beharra. Eta oso jende gutxik asmatu du orain arte. Eguneroko borrokan jarraituko dugu. Iñaki Soto zuzendariak esan ohi duen bezala, egunkari hau egunero aurrera ateratzea mirari txiki bat da. Hein handi batean, berarekin oso ados nago.

Aipatu duzun moduan, egunkarietako erredakzioetan garai batean baino jende gutxiagok lan egiten du.
Gurean oso nabarmena izan da. Audientzia Nazionalaren eta zorra kitatzearen Damoklesen ezpata hori ia hasieratik izan dugu. Horri kazetaritza, bereziki papera, krisian dagoela gehitzen badiogu… Zorionez, karga hori kendu dugu, baina desgastea handia izan da. Gure animoan eragina izan du. Faktura handi samarra pasa digu.

Nola ikusten duzu prentsaren etorkizuna?
Aipatutako horri guztiari Interneten iraultza gehitu behar zaio. Ni oraindik kokatu gabe nago eta ez dakit inoiz kokatuko naizen. Lehen bakoitza gai batez arduratzen zen eta egun denetik egitea tokatzen zaigu. Lehen pilotaz arduratzen nintzen eta egun denok kirol guztietan gabiltza. Horrek produktuaren kalitatean eragina duela uste dut. Ez gurean bakarrik. Orokorrean ari naiz. Internet dela eta, dena azkar egin behar da, lehenengoa izan behar da, ondoren paperean ere idatzi behar da, jende gutxi lanean… Erokeria iruditzen zait. Ez dakit ondo ari garen. Gauzak txukun egin beharko genituzke, azkar baino. «Azkar eta ondo, usoak hegan», esaten zigun Txema Ramirez de la Piscina unibertsitateko irakasleak. Askotan gogoratzen naiz horretaz. Firmaren garrantzia ere galdu da. Lehen erreferente batzuk zeuden. Hori guztia gutxi balitz, ordutegiak zoratzekoak dira. Futbol partidak edozein egunetan 23:00etan bukatzen dira eta ez dizu ganorazko ezer egiteko astirik ematen, inprentakoak zain baitaude. Lehen denetik irakurtzen nuen eta oso selektiboa bihurtu naiz.

Eta kazetaritzarena?
Kazetaritza oso bokazionala da, baina lilura galdu dudala uste dut. Askoz ere gehiago kostatzen zait kontsumitzea. Albiste batek 10 minutuko iraupena du. Kazetaritza beharrezkoa da, kontrabotere hori beharrezkoa da, baina egoera ez da erraza.

 

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT